637 77 00 33

info@aktiba.eus

Top

Jornadas

Natura turismoa eta iraunkortasuna ardatz dituen jardunaldia, AKTIBATU 2019

[vc_row][vc_column][vc_column_text]Datorren otsailaren 7an, AKTIBATU 2019 Natura turismoa eta Iraunkortasunaren VII. jardunaldiaren edizioa ospatuko da. Tolosako (Gipuzkoa) Topic zentroan ospatuko den jardunaldi hau Bizibiziki, natura turismoa eta iraunkortasuneko aholkularitza enpresak antolatzen du. Natura turismoan sektoreko profesionalak, sektore pribatuko zein publikoko bestelako profesionalak edota turismoa eta iraunkortasunarekin zerikusia duten ikertzaileak eta ikasleak biltzen dituen ekimena eta eztabaidarako gunea dira AKTIBATU jardunaldiak. Turismoa lehen mailako sektore ekonomikoa den garai honetan, ezinbestekoa da turismo-estrategiak iraunkortasun klabeetan lantzea, sektorearen balio-katea indartzen eta lurralde osoan turismo-eskaintza lehiakorra garatzen laguntzen duten jarduera eta enpresa berriak sustatzea. Azken finean, gizarte guztiarentzat onuragarria izan daiteken turismo baten aldeko apustuan indar egitea. Aurreko edizioetako esperientzia positiboak bultzatuta, Aktiba Elkarteko kidea den Bizibiziki enpresak sektoreko profesional esanguratsuak eta nazioarteko esperientzia berritzaileak bilduko ditu 2019ko egitarauan. Goizeko protagonista nagusiak hitzaldiak...