Side area

logo

Welcome to Wellspring

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua.
Working Hours
Monday - Friday 09:00AM - 17:00PM
Saturday - Sunday CLOSED
From Our Gallery

637 77 00 33

info@aktiba.eus

Top

2019 JARDUNALDI TEKNIKOA | PRESTAKUNTZA PROFESIONALA ETA TURISMO AKTIBOA

Aurkezpena

Turismo Aktiboa garapenaren berebiziko unean da Euskadin. Eskaintzaren kalitatea eta aniztasuna, bezeroen segurtasuna eta, bereziki, profesionalen prestakuntza funtsezko faktore bihurtu dira hain zuzen erabiltzaileek erabakiak har ditzaten.

Helmuga turistikoek gero eta kalitatezko jarduera gehiago eskaini behar dituzte esperientzia berriak bilatzen ari diren turista eta bisitariak erakartzeko, eta egoera honetan, prestakuntza funtsezkoa da sektorearen garapena bermatzeko. Gure inguruko erregulazio berriek eta Kirolarekin lotutako Lanbideen Lege Proiektuak une garrantzitsu batean kokatzen gaituzte prestakuntzaren azterketa zehatza egiteko.

Horregatik guztiagatik, Aktibak 2019ko Jardunaldi Teknikoa “Lanbide Heziketara eta Turismo Aktibora” bideratuko du. Ekitaldi honetan, Turismo Aktiboko profesionalen prestakuntzarekin zerikusia duten eragile guztiak biltzea espero dugu sektorearentzat gai garrantzitsu den hau aurrera ateratzeko.

HELBURUAK

  • Prestakuntza-proposamen orokorra arlo desberdinetako profesionalei ezagutzera ematea
  • Sinergiak eraiki eta sektorearen prestakuntzarekin zerikusia duten eragileen arteko harremanak erraztu: Profesionalak, prestakuntza zentroak, Lanbide, Hobetuz, …
  • Prestakuntza Turismo Aktiboa garatzeko funtsezko elementu gisa kokatzen ahalbidetzea kalitate eta segurtasunean oinarritutako eskaintza hedatzeko.
  • Prestakuntza eskaintzei buruzko ezagutzak lortu eta prestakuntza hobetzen eta egokitzen ahalbidetu: Etengabeko Prestakuntza, Lanbide Prestakuntza, LH Bikoitza, Unibertsitateko Graduak, Erregimen Bereziko Irakaskuntza, masterrak, praktikak, …
  • Aktiba erreferentzia gisa kokatzea sektoreko profesionalen prestakuntzarekin zerikusia duten gaietan.
  • Aktibak datozen urteetan Prestakuntzaren inguruan duen politika definitzeko azken ondorioak eratzea.