fbpx

Side area

logo

Welcome to Wellspring

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua.
Working Hours
Monday - Friday 09:00AM - 17:00PM
Saturday - Sunday CLOSED
From Our Gallery

637 77 00 33

info@aktiba.eus

Top

2020 Jardunaldi Teknikoak | Digitalizazioa Turismo Aktiboko enpresetan

2020 JARDUNALDI TEKNIKOAK | DIGITALIZAZIOA TURISMO AKTIBOKO ENPRESETAN

Aktiban dagoeneko Euskadiko Turismo Aktiboko enpresen etorkizuna eraikitzen ari gara, digitalizazioan eta aurrerapen teknologikoek enpresen kudeaketa integralerako eskura jartzen dituzten tresna berriak erabiltzean oinarritzen den etorkizuna. Turismoaren mundua abiadura bizian aldatzen ari da. Batetik, internet bidez banatzen diren produktu eta zerbitzu digitalak daude; eta bestetik, gailu mugikorrek eta dagozkien plataformek osatzen duten ekosistema osoa. Azken horren bidez, erabiltzaileek edukiak, ondasunak eta zerbitzuak sortzen parte hartu eta horiek partekatu eta elkartrukatzen dituzte. Prozesu guzti horretan, datuak biltzea, kudeatzea eta tratatzea gero eta garrantzitsuagoa da.

Bereziki alderdi praktikora bideratuta antolatu ditugun Jardunaldi Tekniko hauetan parte hartzeko deia luzatzen dizugu. Jardunaldiok Turismo Aktiboko enpresen errealitateari lotuta daude, eta gero eta lehiakorragoa den ingurune digitalean enpresei erantzunak eskaintzeko diseinatuta.

Hizlariak

José María Martínez Burgos, “Hafo”

Arte Ederretako Ikasketa Aurreratuetako Lizentziatua eta Diploma, industria sortzaileko enpresen kudeaketarekin, negozioen garapenarekin eta marketin digitalarekin zerikusia duten prestakuntza osagarriak egin dituena. Deusto Sistemas enpresako kolaboratzailea eta marketineko aholkularia Hafo enpresan (estrategia digitalak, online eta offline ekintzak, taldeen koordinazioa, etab.)

Andrea Castán eta Dani León, Track. enpresa

Andrea Castán, ekintzailea eta aditu digitala, 5 urtetik gorako espezializatzea Inbound Marketing-ean eta online eskaeren sorreran; errentagarritasunean eta online marketineko taktiketan ere aditua. Dani Leon, ekintzailea eta aditu digitala, B2B eta B2C inguruneetan, negozioen garapenean eta eskalagarritasun digitalerako ereduetan 5 urtetik gorako esperientzia duena.

Olivier Duperray, Bloowatch enpresa

Olivier Duperray Ingurumen-/ Itsas- Ingeniaria eta  BLOOWATCHkonpainiako zuzendari nagusia da. Enpresa horren jarduna Turismo Aktiboko enpresen kudeaketa integralerako software espezifiko eta espezializatua garatzean oinarritzen da. Batetik, erreserbak, jarduerak, langileak, alokairuak eta parekoak jorratzen dituzte; eta bestetik, salmentak, marketina, eCommerce-a eta tankerakoak.

Jon Peña eta Enrique Uriarte, La Kolmena enpresa

Jon Peña Informazio Zientzietan lizentziatua da EHUn, baita La Kolmena enpresako bazkide sortzailea eta marketin-zuzendaria ere. Enpresa 2006an sortu zuten, eta sarearen garapenean, online marketinean eta aplikazio mugikorren diseinuan oinarritzen du bere jarduna. Enrique Uriarte ingeniari informatikoa eta La Kolmena enpresako programazio-zuzendaria.

Izen-emateak

Azaroaren 30a, astelehena

16:00 – 18:00 h.

Bezeroarekiko komunikazioa jorratuko dugu: Estrategiak, tresnak eta aplikazioak (hitzorduak kudeatzea, bideokonferentziak antolatzea, enpresak kokatzea, inkestak egitea etab.)

IZEN-EMATEA

Abenduaren 1a, asteartea

16:00 – 17:45 h.

Esan agur salmenten inbutuari: Flywheel eta Inbound Marketing Turismo Aktiboari aplikatuta. “Zure erabiltzaileen esperientziak lehiakideek eskaintzen dietena baino 10 aldiz hobea izan behar du.”

IZEN-EMATEA

Abenduaren 2a, asteazkena

16:00 – 17:45 h.

Turismo Aktiboaren kudeaketa digitala eta erreserba-sistemak (erreserbak, langileak, alokairua, salmentak, marketina, eCommerce, …), Bloowatch-en esperientzian oinarrituta.

IZEN-EMATEA

Abenduaren 3a, osteguna

16:00 – 17:45 h.

Aplikazio mugikorren mundua. Kontsumitzaileentzako aplikazioak eta enpresentzako aplikazioak. Bezeroak erakartzeko eta atxikitzeko prozesuak. Onurak eta beharrezko inbertsioa.

IZEN-EMATEA