Azken urteotan gure bidaiatzeko modua aldatuz joan da, etengabe. Bai helmuga zehatz bat aukeratzea, bai bidaiaren planifikazioa, bai lekuan egiten den egonaldia aprobetxatzea eta baita bidaia amaitutakoan egiten duguna ere, baliabide digitalen bidez gauzatzen edo gidatzen da.

Gogoan dut “bikotekiderik gabe bidaiatu zezakeela, baina mugikorrik gabe ez” zioen norbait. Gehiago esan genezake: ez gara etxetik mugikorrik gabe irteten eta, ahazten badugu, babesik gabe eta urduri sentitzen gara berriro gure eskuetan daukagun arte.

Hori jakinda, ekintzaileek, garatzaileek eta era guztietako agente turistikoek gure bidaietan bizitza erraztu diezaguketen aplikazio-sorta anitza sortzeari ekin diote.
Gehien gustatu zaizkigunak, gehien harritu gaituztenak eta bidaiariarentzat baliagarrienak iruditu zaizkigunak aurkeztu nahi dizkizuegu. Eta, horrez gain, doakoak izan daitezen baldintzarekin 😉

Aktiba, Asociación de Turismo Activo y naturaleza de EuskadiAktiba

Aktiba Euskal Herriko Turismo Aktibo, Abentura eta Natura Enpresen Elkartetik martxan jarri dugun aplikazio berria da. Dakizunez, enpresei zein erabiltzaileei Euskadin turismo aktibo eta ezberdinez gozatzea erraztu nahi dien enpresa-elkarte bat gara.

Aplikazio honetan elkartutako enpresek egindako edo antolatutako hainbat jarduera aurkituko dituzu, 4 talde handitan banatuta: Lur, Ur eta Airezko jarduerak eta beste mota bateko esperientziak, hala nola naturaren ezagutza, gastronomia, hiri-jarduerak.

Guztiz doakoa den aplikazioak zure posizioa aurkitzen du eta gure sektorearekin lotutako esperientziez gozatzeko alternatiba guztiak eskaintzen dizkizu: bidaiak globoz, belaontzi-irteerak, hipika, zaldi-ibilaldiak, arroilak, urpekaritza, surfa, parapentea, ibilaldi nordikoa, kayaka, kanoak eta bestelako ur-kirolak, landa-ingurunea ezagutzeko esperientziak, gastronomia, dastaketak, hiri-ingurunera bisitak beste ikuspuntu batetik eta beste hainbat jarduera eta esperientzia klik bakarrean.

Euskal Herria bisitatu zein komunitate honetan bizi, Aktiba aplikazioak aukera amaigabeak eskaintzen dizkizu Euskadiz modu desberdin batean gozatzeko, enpresekin eta esperientzia kontrastatua duten profesional gaituekin lan egiteak eskaintzen dizun segurtasun-bermearekin. Informazio gehiago daukazu aplikazioaren web-orrialde ofizialean.

Euskal Herria bete-betean eta zure kabuz bizitzeko klik batera zaude! Zeren zain zaude deskargatzeko!

Pakr App

Packr

Freemium App bat da, hau da, doakoa da baina ordainpeko PRO bertsioa du (2,99 € ordainketa bakarrean). Zer eraman behar dugun eta adierazitako helmugara bidaia nola prestatu esaten digu.

Pertsona bakarrarentzat zein, esaterako, haurrak dituen familia batentzat balio du. 21 hizkuntzatan dago erabilgarri eta maleta edo motxila prestatzen laguntzen digu, goazen lekuaren eta bisitaren unerako aurrikusita dagoen eguraldi-iragarpenaren arabera.

Horrez gain, hainbat helmugetatik bira bat egin behar badugu, horietako bakoitzean bidaia erosotasunez egin ahal izateko zer behar dugun esaten digu.

Hurrengo 8 egunetarako bisitaren lekuan egingo duen eguraldiaren iragarpena ere erakusten digu.

Google TranslateGoogle translate

Funtsean, Google Translate hizkuntza batetik bestera -euskara barne- itzultzeko erabiltzen den aplikazioa da. Espero daitekeen bezala, pantailan testu bat idatz dezakezu eta nahi duzun hizkuntzara itzultzen du. Mugikorraren mikrofonoa ere erabil dezakezu grabatzen duzuna itzuli dezan.

Baina hain interesgarri eta erabilgarri egiten duena eskaintzen dituen beste bi aukerak dira. Alde batetik, elkarrizketa-modua. Mugikorreko pantaila bi zatitan banatzen da, hizkuntza bakoitzeko bat. Zure solaskidea hitz egitera doanean, bere hizkuntzari dagokion aukera ukitzen duzu eta, automatikoki, itzulpena erakusten dizu idatziz, zure hizkuntzari dagokion pantailaren erdian.

Eta alderantziz, hitz egitera zoazenean, zure hizkuntzari dagokion aukera ukitzen duzu eta solaskideari bere hizkuntzari dagokion itzulpena erakuts diezaiokezu pantailaren erdian.

Bestalde, oso aukera erabilgarria du: itzulpena argazki-kameratik. Demagun Txinako jatetxe batera iristen zarela eta, noski, ez duzula menuaren hitz bakar bat ulertzen. Google Translate-rekin oso erraz daukazu. Menuaren kartari argazkia atertzen diozu eta, OCR antzematearen bidez menuaren irudia zure hizkuntzara itzultzen du, magia bailitzan. Argazki bera ikusiko duzu, baina itzulitako testuekin.

Horrez gain, aplikazioa konexiorik gabe erabili ahal izateko gehien erabiltzen dituzun hizkuntzen itzulpen-artxiboak deskargatzeko aukera ere baduzu. Erabilgarria, e?

Merezi du deskargatzeak, funtzionamenduan probatzeko, berehala ezabatzeko bada ere.

Ez al da harrigarria?

 

Currency converterCurrency Converter Calculator

Eurogunetik kanpoko herrialde batera bidaiatzen baduzu oso praktikoa izango den aplikazio hau. Prezio bati aurre egiten diogunean, kostua gutxi gorabehera biribiltzen dugu buruz, markatu dugun truke-motaren erreferentziaren batekin.

Bere truke-motari buruzko datuak 10 minutuan behin freskatzen diren CCCrekin, zure kalkuluak ez dira gutxi gorabeherakoak izango.

Doakoa da eta mundu osoko 170 moneta baino gehiagoren bihurketak eskaintzen dizkizu.

Horrez gain, diseinu modernoa du eta oso erraza da erabiltzen.

Maps.MeMaps.me

Garatzaileak deskarga-orrian adierazten duen bezala, Maps.me-k “mapa  zehatzak” eskaintzen ditu, “erabat lineaz kanpo urratsez urrats nabigatuz, non mundu osoko 140 milioi bidaiari baino gehiago fidatzen baitira”.

Interesgarriena mapak konexiorik gabe funtzionatzen dutela da. Ondorioz, estaldurarik gabeko eremuetan erabil dezakezu edo datuak aurreztu ditzakezu, konexioa baldin baduzu. 

Bestalde, aplikazioak ibilbideak eta bidaia-gidak ere eskaintzen dizkizu, eta baita tokiko mapan zuk zeuk hautatutako interesguneak markatzeko aukera ere. 

Gure mapa-aplikazio gogokoenetako bat.

Wifi mapWiFiMap

Bere bilaketa adimenduarekin doako WiFi puntuak aurkitzen lagunduko dizun aplikazioa, non modu askean sar zaitezkeen. WIFIak sarbide-pasahitz publikoa behar izanez gero, aplikazioak erraztuko dizu konektatu ahal zaitezen.

Dakizunez, WIFI sare publikoen bidez konektatzeak zenbait arrisku dakartza. Sare irekiak izanik, norbaitek zure datuak eskuratzeko eta arazoak izateko arriskua duzu.

Horretarako, WIFImap-ek VPN zerbitzu segurua eskaintzen dizu 60 herrialde baino gehiagotan. Bidaiatzeko asmorik ez badaukazu ere, baina sare publiko batera konektatu behar baduzu, zerbitzu hau erabilgarria izan daiteke zuretzat.

Gainera, puntuak lor ditzakezu, sarbide puntuak, zure wifia konektatu nahi duten beste pertsona batzuekin partekatzeko.

 

Where is Public ToiletWhere is Public Toilet

Estualdi batean baldin bazaude, -pentsatzen ari zarena hain zuzen-, asko eskertuko duzu aplikazio hau eskura izatea. Geolokalizatu egingo zaitu, gertuen dagoen komuna adierazi eta bertara eramango zaitu eta, horrez gain, aniztasun funtzional fisikoa duten pertsonentzat egokituta dagoen, sartzeko giltza behar duzun eta doakoa edo ordainpekoa den esango dizu.

Ezagutzen ez duzun leku batean zaudenean, gauzarik errazenak nahiko konplika daitezke. Egin klik “helbideak” botoian eta hurbilen dagoen komunera gidatuko zaitu.

Gozatu 😉

 

 

Ondorioak

Gaur egungo bidaiariei ahalik eta buruaskien izatea gustatzen zaie. Eta buruaskiak izateko eta ezagutzen ez dugun helmuga edo leku batean geure buruaz baliatzeko, mugitzen garen ingurunea ezagutu beharra daukagu.

Aplikazioak metodo ezin hobea dira helburu horretan laguntzeko. Gaur egun inork ez du bidaiatzen sakeleko telefonoa poltsikoan izan gabe. Zure poltsikoan, orain, lekua dago gure argazki eta bideo guztientzat, gure gidak, esperientziak, hotelik onenak, jatetxeak, interpretea eta itzultzailea eta Euskadiko turismo aktiboko enpresen ekintza osoarentzat.

Zein da zure aplikaziorik gogokoena?