Ezagutu gaitzazu
AKTIBA
Elkartea: Aurkezpena, Erronkak eta Helburuak
AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktibo, Abentura eta Natur jardueren Enpresen Elkartea, legez 2004ko ekainaren 18an eratu zen irabazi asmorik gabeko erakunde modura, eta Eusko Jaurlaritzako Enpresa eta Sindikatu Elkargoen Erregistroan izena emanda dago, 8/04 zenbakiarekin.
AKTIBA kalitatezko turismo aktiboko zerbitzuen eskaintza global eta leihakorra du, Euskadiko landagunetako eta hirigunetako parajeetan barrena ibiltzeko aukera berriak eskaintzen dituelarik, bizipen aberasgarri nola osasungarriak sortuz turista eta bisitarientzat.
Bi jarduera-ildo nagusi ditu:
Euskadiko turismo aktiboa sustatzea marka bakar baten bidez, helmen zabalagoko sustapen-kanpainak ahalbidetuz eta Euskadi turismo aktiboko helmuga izateko posizionamendua hobetuz.
Enpresa-ehunaren leihakortasuna hobetzea enpresa eta erakundeekin lankidetzan, elkartuta egoteak dakartzan abantailez baliatuta.