
Jardunaldi Teknikoa | Turismo Aktiboaren Erronkak: Lehiakortasuna eta Lehia
Lehiaketaren gaiak Turismo Aktiboa eta kirol arloa (klubak, elkarteak…) kezkatzen jarraitzen du, eta Aktibanen seriotasunez eta eragile ezberdinen parte-hartzearekin jorratzeko garaia heldu dela uste dugu.
Gaur egun Turismo Aktiboa jarduera ekonomikoa dela suposatzen da, eta beste zerbitzu profesional batzuk bezala, hura garatzen duten enpresek zerbitzu bat emateak eskatzen dituen baldintzak bete behar dituela. Hainbat egoerek lagundu dute errealitate honetan, eta horien artean ondorengoak nabarmentzen ditugu:
- Eskariaren normalizazioa eta orokortzea, horri esker, turismo-segmentu horretan diharduten enpresak eta profesionalak sortu dira.
- Inguruko erkidego eta herrialdeetako araudiak eta diziplina bakoitzari zuzendutako prestakuntza espezifikoa, sektorea profesionalizatzen lagundu dutenak.
- Erreklamazio- eta istripu-kasuekin lotutako erantzukizuna, eta enpresetako eta beste erakunde btazuetako (klubak, Elkarteak, etab.) zuzendarien kezka, zuzeneko inplikazioagatik eta horrek ekar ditzaketen ondorioengatik.
Turismo Aktiboa kirola sustatzen duten erakunde eta entitateekin (formula juridiko ezberdinekin: kirol klubak, federazioak, erakunde publikoak, sozietate publikoak, etab.) elkarbizitzari dagokionez, oraindik egokitzeko arazoak daude: Batzuetan, erakunde hauek merkataritza-jarduera eskaintzen dute, (prezioa) publiko orokorrari zuzenduta, entitatearen ekipamendu, instalazio eta langileen arabera, zerbitzu horiek eskaintzen dituzten enpresekin zuzeneko lehian sartuz. Turismo Aktiboko araudirik eza, eta kirol arloko entitateen finantzaketa eta sustapen beharra dira egoera horretara eraman duten arrazoietako batzuk.
Gaur egun, enpresen eta kirol entitateen arteko muga askoz argiagoa da: Irabazi asmorik gabeko entitateek beren bazkide eta afiliatuentzako jarduera eta zerbitzuak sustatzea dute helburu. Herritarrei zerbitzuak eskaintzea erabakitzen badute, enpresei eta profesionalei eskatzen zaizkien baldintza eta berme berberak bete beharko dituzte (zerga, lan, administrazio, etab.).
Gai hauek planteatzeko eta inplikatutako eragile ezberdinen artean komunikazio-bideak irekitzeko, (enpresak, klubak, elkarteak, erakundeak,…) hau proposatzen dugu. Jardunaldi Teknikoa Turismo Aktiboaren alorreko lehiakortasunari eta lehiari buruzkoa, helburu hauekin:
- Lehiakortasunaren gaia argitzea eta lehia hobetzea Turismo Aktiboan eta kirol arloan.
- Arlo bakoitzean jarduera gauzatzeko beharrezko ezaugarriak zehaztea.
- Enpresa, klub, elkarte eta erakundeen arteko harremana eta komunikazioa hobetzea, lankidetza-esparruak bilatuz.
Programa
Hizlariak

Goyo Zurro Tobajas
Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako Zuzendaria
Edukiak: Erregulazio eta aurreikuspenen egungo egoera. Araudi berria enpresak eta profesionalak kokatzeko tresna gisa, lehia desleiala saihestuz eta inplikatutako sektore ezberdinen arteko profesionalizazioa eta lankidetza sustatuz.

Alejandro López Sanchez
Zuzenbidean lizentziatua A Coruñako Unibertsitatean, Mendi Kiroletako Zuzenbidean Masterra (UNIZAR), Kirol Zuzenbideko eta Turismo Aktiboko aholkularia.
Edukiak: Gaiaren sarrera. Turismo Aktiboaren lehia. Egungo egoeraren adierazpena eta inplikatutako sektore bakoitza dagokion espazioan kokatzeko proposamenak: Enpresak, Klubak eta Federazioak, Elkarteak eta Administrazioa.

Oscar Santos Casado
ANETAko presidentea, Turismo Aktiboko Enpresen Elkarte Nazionala, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua Gaztela-Mantxako Unibertsitatean. Tandem Taldeko CEOa.
Edukiak: Lehia eta lehiakortasuna beste erkidego batzuetan. Estatuko egoeraren analisia eta arlo ezberdinen arteko lehia nola jorratzen den. Beste erkidegoetako esperientziak, araudiaren eragina lanbide-jardueraren antolaketan eta arlo ezberdinen arteko lankidetzan.

Jon Iriberri Berostegieta
Eusko Jaurlaritzako Kirolaren Euskal Eskolako Kirol Programen kudeatzailea.
Edukiak: Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoa eta kirol-lanbideetan sartzeko eta aritzeko LEGE berriaren kirol arloko ikuspegia. Lehia versus lankidetza. Kirol arloa (klubak, federazioak, elkarteak,…), turismo aktiboaren sektorerako eta kirol kudeaketarako enpresen haztegi gisa: Ekintzailetza eta enpresa berrien sorrera, lan mundurako profesionalen prestakuntza, etab. Sektore ezberdinen arteko lankidetzarako espazioak.

Jose Angel Iparragirre Alberdi | Naiara Malave Garrido
Jose Angel Iparragirre, Orioko Udaleko Kirol Batzordeko zinegotzia. Naiara Malave, Begi Bistaneko kudeatzailea eta Aktibako presidentea.
Arrakasta kasua: Erreferentziazko esperientzia Orion, Orioko Udala eta Begi Bistan enpresaren artean.

Jon Zalakain Hernández
Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzako teknikaria.

Jabier Fuertes Udaondo, "Txapas"
Aktibako presidente ohia, Ekitaldi Korporatiboen arduraduna eta Troka Abenturako kudeatzailea.
Mahai Inguruko moderatzailea eta dinamizatzailea
Formazio Saioa

Alex Rayón Jerez
Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako eta Eraldaketa Digitalerako errektoreordea eta Deusto BigDatako zuzendaria, Deustuko Unibertsitateko ekonomiaren eta eraldaketa digitalaren arloko irakaslea. Big Data eta Ekonomia Digitaleko aholkulari, hizlari eta dibulgatzaileak Big Data, eCommerce eta Marketing Digitaleko proiektuak zuzendu eta ezarri ditu enpresa handi eta ertainetan, bai Espainian, bai Latinoamerikan, bai jarduera ekonomikoko hainbat sektoretan (industria, kontsumoa, marketina, administrazio publikoak, etab.). Informatika eta Telekomunikazioetan doktorea da, eta Big Data Analytics arloan garatu du doktore-tesia, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen hobekuntzari aplikatuta.
Marketing eta Lehiakortasunari buruzko saio birtuala Turismo Aktiboko enpresei zuzendua: “Gure enpresa lehiakorra izanik ikusgarri egiteko estrategia digitalak”.
Aurreikusitako edukiak: Interneten nola egon presente. Lehia nola dagoen ezagutzen. Nire lehiakideak nortzuk diren ulertzen. Nire bezeroak zer eskatzen duen ezagutzen. Aurrekontua eta ekintza plana