Side area

logo

Welcome to Wellspring

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua.
Working Hours
Monday - Friday 09:00AM - 17:00PM
Saturday - Sunday CLOSED
From Our Gallery

637 77 00 33

info@aktiba.eus

Top
 
Elkartea: Aurkezpena, Erronkak eta Helburuak

ELKARTEA

AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktibo, Abentura eta Natur jardueren Enpresen Elkartea, legez 2004ko ekainaren 18an eratu zen irabazi asmorik gabeko erakunde modura, eta Eusko Jaurlaritzako Enpresa eta Sindikatu Elkargoen Erregistroan izena emanda dago, 8/04 zenbakiarekin.

AKTIBA kalitatezko turismo aktiboko zerbitzuen eskaintza global eta leihakorra du, Euskadiko landagunetako eta hirigunetako parajeetan barrena ibiltzeko aukera berriak eskaintzen dituelarik, bizipen aberasgarri nola osasungarriak sortuz turista eta bisitarientzat.

Bi jarduera-ildo nagusi ditu:

– Euskadiko turismo aktiboa sustatzea marka bakar baten bidez, helmen zabalagoko sustapen-kanpainak ahalbidetuz eta Euskadi turismo aktiboko helmuga izateko posizionamendua hobetuz.

– Enpresa-ehunaren leihakortasuna hobetzea enpresa eta erakundeekin lankidetzan, elkartuta egoteak dakartzan abantailez baliatuta.

helburu nagusiak

HAZTEA ordezkagaitasunean eta bazkide kopuruan, Euskadiko Turismo Aktiboaren erreferente izaten jarraitzeko.

BULTZAZEA turismo aktiboaren garapenerako lankidetza publiko-pribatua.

SUSTATZEA eta administrazioekin lankidetzan aritzea sektorearen araugintzarako, antolatu, mugarritu eta profesionalizatu (legedia, prestakuntza, kalitatea) dadin.

ESKAINTZEA erreminta eta zerbitzuak enpresei, enpresen kudeaketa-sisteman, merkatuaren ezagutzan eta produktu eta zerbitzuen leihakortasunean eta berrikuntzan hobetzeko.

LAGUNTZEA Euskadiko turismo aktiboko profesionalen gaikuntza eta prestakuntza hobetzen.

BIDERATZEA enpresa-garapenean eta berrikuntzan eragina duten lankidetza-proiektuak nahiz jarduerak.

LAGUNTZEA Euskadik posizionamendu on bat lor dezan merkatuan, landako eta hiriko turismo aktiboaren helmuga izateko.

SUSTATZEA eta zabaltzea helmuga denari buruzko ezagutza eta turismo merkatuaren garapena, estatuan nahiz Europa mailan.

BULTZATZEA sektoreko turismoko azpi-sektoreen arteko harremanak eta sinergiak, produktuen merkaturatze-sistema hobetze aldera.