Kidatzea
EGIN ZAITEZ AKTIBAKO BAZKIDE
Egin zaitez aktibako bazkide. Zure enpresak behar duen laguntza guztia
AKTIBA aktibo handia da turismo aktiboarentzat eta, batez ere, enpresek laguntza eta babesa aurkitu ahal izateko lekua da.
AKTIBA , beraz, topagunea da elkarlanak haien jardueraren garapena errazten duela konturatu diren sektoreko enpresentzat.
Hauxe da AKTIBA : denen laguntza eta babesaren batura, eguneroko kudeaketa hobetzeko.
¿Zein abantaila ditut bazkide egiten banaiz?
Ordezkaritza izango duzu
Zure interesak defendatuko ditugu erakundeen eta foro profesionalen aurrean.
Baliabide gehiago lortuko dituzu
Berariazko zerbitzuetarako sarbidea izango duzu baldintza onuragarrietan.
Sektoreko azterlan eta txostenak ikusi ahal izango dituzu.
Lankidetzan arituko zara beste enpresa batzuekin
Bazkideen arteko elkarlan- eta lankidetza-prozesuak sustatzen ditugu.
Komunikazio eta harremanetarako kanal bat izango duzu elkarteko beste enpresa batzuekin.
Aholkularitza jasoko duzu
Lan- eta zerga-arloko zalantzak argitu ahalko dituzu.
Lehia desleialeko arazorik baduzu, babesa jasoko duzu.
Laneko arriskuen prebentzioari, aseguruei eta abarri buruzko aholkuak emango dizkizugu.
Ezagutza berriak eskuratuko dituzu
Onurak izango dituzu prestakuntza espezifikoetara sartzeko.
Hartu parte jardunaldi tekniko eta hitzaldietan..
Kostuak aurreztuko dituzu
Laguntza eta dirulaguntza ofizialak lortzeko aholkularitza emango dizugu.
Zure enpresa sustatuko duzu
Sartu zure enpresa gure online publizitate-ekintzetan.
Erabili Aktiba marka kalitatearen eta profesionaltasunaren berme gisa.
Nire empresa izal al daiteke Aktibako Bazkide?
Turismo aktiboaren sektoreko Euskadiko enpresentzako elkarte espezifikoa da Aktiba.
Beraz, Aktibako familiako kide izateko, beharrezkoa da baldintza hauek betetzea.
1. Legez eratutako erakunde bat izatea (enpresa, langile autonomoa, kooperatiba, etab.).
2. Egiten duzun jarduera “turismo aktibotzat” hartzen direnen barruan egotea; hau da, aisialdirako, dibertimentuzko, kirola egiteko eta/edo abenturako jarduerak egitea izan behar duzu helburutzat. Jarduera jakin bat “turismo aktiboa” kontzeptuaren barruan sartzeari buruzko zalantzak daudenean, Zuzendaritza Batzordeak aztertu eta erabakiko du gaia.
3. Egoitza soziala edo ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
Baina, zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Aktibarekin eta atseginez lagunduko dizugu.
Beharrezko dokumentazioa
Enpresa elkartu gisa Aktiban sartu ahal izateko, dokumentazio hau izan beharko duzu prest:
Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotearen kopia
Desde Aktiba
se recomienda…
A los usuarios, que se aseguren de contratar servicios en empresas responsables y acreditadas como las que forman parte de Aktiba.
A otras entidades que prestan servicios de Turismo Activo incumpliendo las normativas, que normalicen su situación, ofreciéndoles la información adecuada.
A las instituciones, que regulen el sector del Turismo Activo en Euskadi para garantizar la calidad y la responsabilidad, evitando la competencia desleal y promoviendo la competitividad de las empresas vascas del sector.
Bazkide egiteko inprimakia
Deskargatu inprimaki hau eta bidal ezazu beteta gure helbide elektronikora: info@aktiba.eus
Zein dira nire beteharrak Aktibako kide gisa?
Aktibako enpresa elkartuek izena emateko eskatzen diren baldintza guztiak bete behar dituzte (gorago ikus ditzakezu), baita Aktibak onartutako barne-araudia ere.
Aktibako enpresa elkartuek kudeaketa profesionala egiteko konpromisoa hartzen dute, erabiltzaileentzako segurtasun-berme osoz eta gure sektorea arautzen duten legeetan eta araudietan zehaztutako araudiek eta jarduketa-protokoloek ezarritako jarraibideei jarraituz.
Gainera, konpromisoa hartzen dute hilero 300 euroko kuota (BEZa barne) ordaintzeko. Kuota hori Aktibak enpresa elkartuei eskaintzen dizkien zerbitzuak eta laguntzak emateko baino ez da erabiliko. Ez dago bazkide-kuotarik.
Lehen urtea:
-
Enpresa elkartu berriei urteko kuotaren % 50 murriztuko zaie; hau da, 150,00 euroko kuota edukiko dute.
-
Autonomoak baldin badira, 2 urtean zehar murriztuko zaie kuotaren % 50a.
Aktiba ez da irabazi-asmoa duen elkarte bat, baizik eta beren negozio eta eguneroko kudeaketa-helburuak lortu ahal izateko askatasunez eta modu ofizialean elkartzen diren enpresen elkarte bat. Beraz, bazkideen kuoten eta kanpoko beste laguntzen bidez bildutako diru guztia enpresa elkartuen laguntza eta aholkularitzarako erabiltzen da oso-osorik.
Gehiago
jakin nahi al duzu?
Entzun Javier Fuertes “Txapas” Aktibako presidenteari egindako elkarrizketa. Hark zuzenean kontatuko dizu zer den Aktiba eta zer egiten duen Euskadin turismo aktiboaren alde.
Zatoz
a Aktibara
Euskadin turismo aktiboko enpresa bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan; izan dezakezun edozein zalantza argitzeko irrikan gaude.
Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.
Bete inprimaki hau, bidali mezu elektroniko bat info@aktiba.eus helbidera, edo deitu 637 77 00 33 telefono-zenbakira, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 16:00etara.
Zure zain gaude!
Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de Privacidad y los Términos de Servicio de Google.
Responsable: Aktiba, Euskadiko Turismo Aktibo,mNautiko, Abentura eta Ekoturismoko Enpresen Elkartea. Intxaurrondo Kalea, 36 – 48200 Durango – Bizkaia
CIF: G95350757· info@aktiba.eus · www.aktiba.eus · Tel 637 77 00 33
En nombre de la Asociación tratamos la información que nos facilitas con el fin de enviarte la información pedida y/o prestarte el servicio solicitado. Los datos que nos proporcionas se conservarán mientras se mantenga la relación informativa y/o comercial, o durante los años necesarios para cumplir con las obligaciones legales. Tus datos no se cederán a terceros, salvo en los casos en que exista obligación legal. Tienes derecho a obtener confirmación sobre si en Aktiba estamos tratando tus datos personales, así como a acceder a ellos, rectificar los datos inexactos o solicitar su supresión cuando ya no sean necesarios.
Jarri gurekin harremanetan
Euskadiko Turismo Aktibo, Abentura eta Natur jardueren Enpresen Elkartea
+34 637 77 00 33
info@aktiba.eus
Ingurumena eta Turismoa
Hiri-inguruneak
Nekazaritza eta
landa-turismoak Euskadin
Euskadiko Turismo
Agentzia Hartzaileak
Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia
Euskadiko Turismoaren Ataria
Azken Berriak
2022an beharko dituzun 5+1 turismo-aplikazio
Gehien gustatu zaizkigun turismo-aplikazioak aurkeztu nahi dizkizuegu. Eta, horrez gain, doakoak izan daitezen baldintzarekin 😉
Abentura turismoa egingo dugu Euskadin
Miguel naiz eta Euskal Herrira egindako bidaia batean bizi izan genuen esperientzia zoragarria kontatuko dizuet. Cadizko Conil eskualdeko bost laguneko kuadrilla gara, eta izugarri gustatzen zaizkigu surfa, uretako kirolak eta aire zabaleko kirol-jarduerak. Tarifa eta...
Powered by La Kolmena