Sustatzen dugu turismo aktiboko profesionalentzako prestakuntza espezializatua, bai ingurune naturalean bai hiri-ingurunean.
Sinisten dugu profesionalen eskarien errealitatera lotua eta sektorearen garapena eta berrikuntza kontuan izango dituen prestakuntza-ereduan.
Uste dugu aldaketetara egokitzeko gaitasuna duen prestakuntza profesional aktibo bat dela aliaturik onena sektorearen prestakuntza beharrei erantzuteko.
Apustu egiten dugu Lanbide Heziketaren, hezkuntza berezien eta Kualifikazio Profesionalen Katalogoaren garapen logikoen alde, turismo aktiboko jarduera guztietan beharrezko prestakuntza lortzeko esparru egokiena delakoan.
KIROLESKOLA (on line): Kirol jarduera egokitua eta desgaitasuna | 2020ko Martxoak 10etik 24ra | Informazio gehiago
AKTIBATU-BIZI BIZIKI: Interpretazioa eta gidaritza ingurune naturaletan: Erramintak eta natura gisaritzan hastapena| Martxoa 13-14-15 eta 27-28-29 | Informazio gehiago
DEUSTUKO UNIBERTSITATEA: Turismo Gradua | Informazio gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA: Surfa eta irristatze kiroletako marketing eta management ikastaro aditua | Informazio gehiago
DEUSTUKO UNIBERTSITATEA: Aisia, Kultura, Turismo, Kirol eta Jolas Proiektuen Zuzendaritza | Informazio gehiago
KIROLENE EAEko Kirol Irakaskuntzetako Ikastetxe Publikoa da, Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa sailekoa, eta 2006an sortu zen kirolari buruzko ikasketei balio profesionala eta akademikoa emateko asmoz. Honi esker, Irakaskuntza hauek erdi mailako eta goi mailako titulazio bihurtu dira eta lan egiteko, beste ikasketa batzuk egiteko eta unibertsitatera joateko aukera ere ematen dute. Gaur eguneko Hezkuntza Sisteman (LOE, 2006) Erregimen Bereziko Irakaskuntzen barruan daude.
KIROLENE da ikaskuntza hauek eskaintzen dituen IKASTETXE PUBLIKO OFIZIAL BAKARRA EAEn. Ikastetxearen egitura aitzindaria da, formazio arautuaz gainera beste atal bi ere badauzka eta: I+G+I eta etengabeko formazioa. KIROLENEN ahalegin handia egiten da gaitasun profesionala hobetzeko eta kirolen garapena kontuan hartuta gaitasun berriak lortzeko.
HARROBIA heziketa-zikloak emateko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak baimendu eta itundutako LANBIDE HEZIKETAKO IKASTOLA da. Halaber, langile landunei eta langabeei zuzendutako prestakuntza emateko eta kudeatzeko Euskal Enplegu Zerbitzua -Lanbidek baimendutako zentroa da.
HARROBIA, enpresek beren langileentzat antolatzen duten prestakuntza kudeatzeko eta emateko ERAKUNDE ANTOLATZAILEA da. Honetaz gain, HARROBIA, Kirol Federazioei igaroaldiko kirol irakaskuntzak emateko eta kudeatzeko zerbitzua eskaintzen duen KIROL IRAKASKUNTZETARAKO IKASTOLA BAIMENDUA da.