Aktiba
ETA PRESTAKUNTZA
2019 Jardunaldi Teknikoa | Prestakuntza Profesionala Eta Turismo Aktiboa
- Sustatzen dugu turismo aktiboko profesionalentzako prestakuntza espezializatua, bai ingurune naturalean bai hiri-ingurunean.
- Sinisten dugu profesionalen eskarien errealitatera lotua eta sektorearen garapena eta berrikuntza kontuan izango dituen prestakuntza-ereduan.
- Uste dugu aldaketetara egokitzeko gaitasuna duen prestakuntza profesional aktibo bat dela aliaturik onena sektorearen prestakuntza beharrei erantzuteko.
- Apustu egiten dugu Lanbide Heziketaren, hezkuntza berezien eta Kualifikazio Profesionalen Katalogoaren garapen logikoen alde, turismo aktiboko jarduera guztietan beharrezko prestakuntza lortzeko esparru egokiena delakoan.
Ikastaroak
KIROLESKOLA (on line): Kirol jarduera egokitua eta desgaitasuna | 2020ko Martxoak 10etik 24ra
Prestakuntza Zentroak

KIROLENE, KIROL IRAKASKUNTZEN IKASTETXE PUBLIKOA
KIROLENE EAEko Kirol Irakaskuntzetako Ikastetxe Publikoa da, Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa sailekoa, eta 2006an sortu zen kirolari buruzko ikasketei balio profesionala eta akademikoa emateko asmoz. Honi esker, Irakaskuntza hauek erdi mailako eta goi mailako titulazio bihurtu dira eta lan egiteko, beste ikasketa batzuk egiteko eta unibertsitatera joateko aukera ere ematen dute. Gaur eguneko Hezkuntza Sisteman (LOE, 2006) Erregimen Bereziko Irakaskuntzen barruan daude.
KIROLENE da ikaskuntza hauek eskaintzen dituen IKASTETXE PUBLIKO OFIZIAL BAKARRA EAEn. Ikastetxearen egitura aitzindaria da, formazio arautuaz gainera beste atal bi ere badauzka eta: I+G+I eta etengabeko formazioa. KIROLENEN ahalegin handia egiten da gaitasun profesionala hobetzeko eta kirolen garapena kontuan hartuta gaitasun berriak lortzeko.

HARROBIA
HARROBIA heziketa-zikloak emateko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak baimendu eta itundutako LANBIDE HEZIKETAKO IKASTOLA da. Halaber, langile landunei eta langabeei zuzendutako prestakuntza emateko eta kudeatzeko Euskal Enplegu Zerbitzua -Lanbidek baimendutako zentroa da.
HARROBIA, enpresek beren langileentzat antolatzen duten prestakuntza kudeatzeko eta emateko ERAKUNDE ANTOLATZAILEA da. Honetaz gain, HARROBIA, Kirol Federazioei igaroaldiko kirol irakaskuntzak emateko eta kudeatzeko zerbitzua eskaintzen duen KIROL IRAKASKUNTZETARAKO IKASTOLA BAIMENDUA da.
Jarri gurekin harremanetan

Euskadiko Turismo Aktibo, Abentura eta Natur jardueren Enpresen Elkartea
+34 637 77 00 33
info@aktiba.eus
Ingurumena eta Turismoa
Hiri-inguruneak
Nekazaritza eta
landa-turismoak Euskadin
Euskadiko Turismo
Agentzia Hartzaileak
Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia
Euskadiko Turismoaren Ataria
Azken Berriak
Uribe Kosta Surf Eskola
URIBE KOSTASURF ESKOLAGORLIZ · Bizkaia Gure helburua zure mailaren, adinaren eta prestaketa fisikoaren araberako heziketa profesional, hurbila eta pertsonalizatua eskaintzea da.+34 617 467 564info@aldersurfeskola.comwww.uribekostasurfeskola.comJARDUEREN KOKAPENA
Urdailife
URDAILIFEBERMEO · Bizkaia Urdailifen Urdaibaiko txoko guztiak ezagutzen ditugu. Sei urte dira bere ondarea ikertzen orain gure bisita gidatuen bidez erakusteko.+34 649 00 23 01kaixo@urdailife.comwww.urdailife.com JARDUEREN KOKAPENA
Powered by La Kolmena