Segurtasuna Turismo Aktiboan: Erronkak eta esperientziak
Aktiban kontsulta gehien sortzen dituzten gaiak Segurtasunari, Erantzukizunari eta Aseguruei buruzkoak dira. Jardunaldi tekniko honekin enpresa, profesional eta baita erakunde guztiak kezkatzen dituen gai bat sakonki jorratu nahi dugu, Sektorearen garapenean eta irudian funtsezko elementua baita.
Arlo guztietan segurtasuna bilatzea saihestezina den errealitatea da dagoeneko, eta are garrantzitsuagoa da Turismo Aktiboan, “arriskutsu” gisa aurkezten den eta arrisku jarduerekin lotuta dagoen sektorea baita. Beraz, segurtasunaren eta arriskuen kudeaketaren tratamendu zuzena biltzen duten gai guztiak orokorrean ezagutzea funtsezkoa da sektoreko ekintzaile eta profesionalentzat.
Oinarri estrategikoa da, zeinak zeharka profesional guztiei maila ezberdinetan eragiten dien: jardueren kudeaketa, komertzializazioa, komunikazioa, etab. Erakunde batek arazo asko izan ditzake negozioa kudeatzeko, baldin eta ez badu segurtasuna maila ezberdinetan kontuan hartzen, eta ez badu ikusgai eta aktiboki lan egiten.
Euskadin gaur egun Turismo Aktiboko 200 enpresa inguru daude, zeinak gehienbat profesional autonomoak eta espezialitate ezberdinetan lanean diharduten enpresa txikiak diren. Alor honetan, oso garrantzitsua da hausnarketarako guneak eskaintzea, hartara, administrazio publikoek, hezkuntza arloak, profesionalek eta enpresek komunikazio bideak ezar ditzaten. Horren helburua da hobekuntza-tresnak aurkitzea, sektorea indartzen laguntzeko, eta kalitatezkoak eta seguruak diren helmuga turistikoak sortzeko.
Gainera, urtero ekimen berriak sortzen dituzte sektore honetan hasi nahi duten gazteek. Mota honetako jardunaldiak, eta bereziki orain segurtasunari buruz proposatzen duguna, funtsezkoak dira ekimen horiek laguntza handia izan dezaten; izan ere, gai hauek ez dira maila pribatuan jorratzeko errazak, eta negozioaren garapenerako funtsezkoak dira.
Egitaraua
Hizlariak
Aroa Jilete González
Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako Zuzendaria. Politika Zientzietan eta Kudeaketa Publikoan graduatua (UPV/EHU).
Komunikazioa: Turismo-Estrategia 2030
Alejandro López Sanchez
Zuzenbidean lizentziatua A Coruñako Unibertsitatean, Mendi Kiroletako Zuzenbidean Masterra (UNIZAR), aholkularia kirol-zuzenbidean eta Turismo Aktiboan.
Edukiak: Segurtasun Juridikoa Turismo Aktiboan.
Pedro Carrasco Jiménez
Zuzenbidean doktorea, LAP Master ofiziala, Babes Zibileko eta Larrialdien Kudeaketako Masterra, Erdi-mailako Mendiko Kirol-Teknikaria. Isoaventurako Zuzendari nagusia, Turismo Aholkularitza eta Marketing.
Edukiak: Segurtasun eta arriskuen babesaren araudia Turismo Aktiboan.
Borja Valdivielso
Lan Harremanetan diplomatua eta LAPko goi-mailako teknikaria. Aholkukaria/ LAPko goi-mailako teknikaria IMQ Prevención enpresan. xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Eztabaida mahaia: Segurtasun eta Arriskuen Prebentziorako Planak.
José María Bustamante
Asepeyo Mutuaren Iparraldeko Eremuko Prebentzioko lurralde-koordinatzailea.
Edukiak: Segurtasun eta arriskuen babesaren araudia Turismo Aktiboan.
Inma Mayoral
“Aseguru Artekaritza Kudeaketa Garapenerako Programa” Graduondokoa Madrilgo Europako Unibertsitatea, IEDE Business School eta ADECOSE. The Power MBA Programa, espezializazio honekin: Digital Marketing, Bussines and Digital Marketing Expert. Merkataritza-arloko zuzendaria eta Turismo Aktibo eta running saileko arduraduna, Urquía & Bas, Lleidako aseguru-artekaritza.
Eztabaida mahaia: Aseguruak Turismo Aktiboan.
Teresa Santos
Publizitatean eta Harreman Publikoetan Lizentziatua, Euromex bitartekaritzako (Gasteiz) merkataritza-arloko zuzendaria eta Turismo Aktibo saileko arduraduna.
Eztabaida mahaia: Aseguruak Tyurismo Aktiboan. xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx