
Turismo Aktiboa eta Enplegua: Eskaintza, eskaria eta belaunaldiarteko erreleboa
Euskadi turismo aktiboaren helmuga nabarmen gisa finkatu da, erronka erabakigarri bati aurre eginez: langile kualifikatuaren eskasia. Sektorean beharrezkoak diren gaitasun guztiak biltzen dituzten prestakuntza-programa espezializaturik ez egotea, eta prestakuntza teorikoaren eta praktikoaren arteko arrakala bera, oztopo garrantzitsuak dira haren garapenerako. Gainera, turismo aktiboko lanpostuen behin-behinekotasun eta sasoikotasunak lan-egonkortasuna eta epe luzerako lanbide-aukerak zaildu egiten ditu, eta horrek balizko hautagaien pizgarri ez izatea eragiten du.
Erronka horiei aurre egiteko, garrantzitsua da askotariko ikuspegia izatea. Lehenik eta behin, ezinbestekoa da prestakuntza-programa integralak garatzea sektoreko enpresekin elkarlanean, ezagutza teknikoak, gaitasun malguak eta egoera errealetako praktikak uztartuz. Bigarrenik, funtsezkoa da turismo aktiboa ibilbide profesional bideragarri eta erakargarritzat hartzea, bai eta jasangarritasunari, tokiko garapenari eta ingurunearen kontserbazioari egiten dion ekarpena hobetzea ere. Eta, azkenik, ezinbestekoa da sektore publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana bultzatzea, lan-egonkortasuna, etengabeko garapen profesionala eta turismo aktiboaren berrikuntza sustatuko dituen arau- eta pizgarri-esparru bat sortzeko.
Euskadin turismo aktiboko langile kualifikaturik ezari aurre egiteko konpromiso kolektiboa eta sektorearen konplexutasuna eta garrantzia aitortzen duten estrategia berritzaileak behar dira. Prestakuntza egokiarekin eta gure arau-esparru propioarekin, Aktiban turismo aktiboaren hazkunde jasangarrian lagundu nahi dugu, tokiko ekonomiari eta esperientzia paregabe eta aberasgarrien bila dabiltzan bisitariei mesede eginez.
Programa
Hizlariak

Silvia Formentí Sabater
Kimika Ingeniaria, MBA, kalitatearen auditoria eta landa garapenean aditua. 20 urteko esperientzia landa garapenaren eta turismoaren proiektuen kudeaketan. Euskadiko turismo enpresa txikietan espezializatutako lehiakortasun aholkularia, baita enpresaren ingurumen, gizarte eta gobernantza sistemen kudeaketan ere.
Edukiak: Enplegua eta enplegagarritasuna Turismo Aktiboan

Raúl Temprano Alonso
ANETAEko (Turismo Aktibo eta Ekoturismoko Enpresen Elkarte Nazionala) lehendakariordea, eta GUHEKO Turismo enpresako zuzendari nagusia (CEO)..
Edukiak: Enpleguaren errealitatea eta etorkizuna Turismo Aktiboan.

Fco. Jabier Fuertes, "Txapas"
Turismo Aktiboaren Aholkulari Espezialista Enplegurako eta Lanbide Heziketarako Harrobia Lanbide Ikastolan, eta Turismo Aktiboan prestakuntza eta berrikuntzan aditua.
Edukiak: Prestakuntza-mapa eta enplegua turismo aktiboan: Euskadiko turismo aktiboaren prestakuntza-beharren azterketa.

Patricia Celis Martín
Turismoan Lizentziatua (Hoteletako Zuzendaritza) eta Ocio eta Giza Garapenean Doktorea Deustuko Unibertsitatean. Irakasle eta ikertzailea Deustuko Unibertsitatean
Eztabaida-mahaia: Arazoari aurre egiteko alternatibak, tresnak eta perspektibak.

Fernando Garrigós Gabilondo
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua, Bilboko Harrobia Lanbide Heziketako Zentro Integratuko zuzendari-kudeatzailea.
Eztabaida-mahaia: Arazoari aurre egiteko alternatibak, tresnak eta perspektibak.

Martxel Mitxelena Etxeberria
Hezkuntza Fisikoan lizentziatua. Jarduera Fisikoen Saileko burua Donostiako Politekniko Eason, Lanbide Heziketako Ikastetxeetan Prestakuntza arduraduna eta Natur Inguruneko eta Aisialdiko Gidaritza zikloko irakaslea.
Eztabaida-mahaia: Arazoari aurre egiteko alternatibak, tresnak eta perspektibak.