637 77 00 33

info@aktiba.eus

Top
 
Zerbitzuak

AKTIBAREN ZERBITZUAK ELKARTEKO ENPRESENTZAT

Solaskide eginkizunak, maila guztietan, Euskadiko turismo aktiboan, gure elkarteko enpresen ordezkaritzan arituz antolakunde eta erakundeen aurrean, hainbat foro profesional garrantzitsutan etengabe egonez.

Turismo aktiboaren sustapena Euskadin, oro har, eta eremu guztietan, hainbat erreminta ditugularik horretarako: elkarteko enpresa bakoitza bere datuekin Aktibaren web-orrian agertuz, Aktibaren liburuxka digitalean agertuz, sare sozialetan (Facebook, Linkedin, Instagram, Twitter…) agertuz, Aktiba marka kalitatezko label gisa erabiliz eta baita profesionaltasun berme modura ere (establezimenduan plakak, pegatinak, logoak, etab.), barne komunikazio etengabea elkarteko enpresentzat jarritako erreminta zehatzen bitartez,…

Zerbitzu espezifikoak, turismo aktiboko sektorera zuzenduak: lan- eta zerga-aholkularitza, lehiarengatiko arazoak, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko infomazioa eta aholkularitza, laneko arriskuen prebentzioa, aseguruei buruzko informazioa…

Elkarteko enpresentzako aholkularitza enpresako kontuen gainean, arreta berezia jarriz leiha desleialek eragindako arazoetan, jarduketarako protokolo propioa ezarrita.

Barne komunikaziorako kanalak elkarteko enpresen arteko harremana, trukea eta lankidetza errazteari eta sustatzeari begira.

Prestakuntza zerbitzuak enpresari, zuzendari eta langileentzat, hainbat gai eta formatuetan, Elkarteak antolaturik edo erlazionatutako irakaskuntza zentroekin (Spri, Harrobia, Kirolene, …) lankidetzan.

Turismo aktiboko sektoreari buruz azterlanak eta analisiak egitea eta baita enpresei eta dituzten arazoei buruzkoak ere, enpresa eta erakundeentzat interesgarri direnak, sektoreari interesatzen zaizkion gaiak aztertzeko eta eztabaidatzeko jardunaldi teknikoak eginez.

Elkarteko enpresentzako abantaila esklusiboak beste antolakundeekin, elkarteekin, erakundeekin eta hornitzaileekin gauzatutako hitzarmenen bidez, enpresaren lehiakortasuna, ezagutza eta errendimendua hobetuz horrela.

TURISMO AKTIBOAREN JARDUNALDI TEKNIKOAK

``MARKETINA ETA MERKATURATZEA TURISMO AKTIBOAN`` | SPORTJAM AZOKA, DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | 2018/11/02

EDUKIAK

HITZALDIA: Olatu Handia! Turismo aktiboko enpresentzako estrategia berriak. Erabiltzaileei egindako entzute enpatiko batek aukera ematen digu turismo aktibora Olatu Handia datorrela ikusteko. Hitzaldiak Olatu Handiaren nondik-norakoa aurkezten digu eta azaltzen diren aukeren aurrean arrakasta izateko estrategiak partekatzen ditu.

HIZLARIAK

Luis André Hernández, EMPATH-en sortzailea, hots, Interneten jasotzen diren iritzi espontaneoak ulertzen laguntzeko erremintak garatzen eta zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa-ekimena, arrakasta duten jarduerak sustatzeko xedez, gizartearen onurarako ere izango direnak. Entzute aktiboko 500 egitasmo baino gehiago sustatu ditu, enpresek erabiltzaileen igurikapenekin bat datozen produktu eta zerbitzuak gara ditzaten beharrezko informazioa emanez.

``TURISMO AKTIBOA ETA ESPAZIO PUBLIKOAK`` | SALBURUA, VITORIA-GASTEIZ | 2017/11/09

EDUKIAK

Hitzaldia: “Turismo aktiboa eta ingurumen- eta hiri-arauak: bilakaera eta egokitzapena”.
Kudeaketaren adibidea: TDA (Aragoiko Turismo Aktiboko Elkartea) eta arroila-jaistea Aragoin.
Lan Mahaia (I): “Turismo aktiboaren kudeaketa espazio naturaletan”.
Lan Mahia (II): “Turismo aktiboaren kudeaketa hiri inguruneetan”.

HIZLARIAK

Alejandro López Sánchez, Zuzenbidean lizentziatua A Coruñako Unibertsitatean, Mendi Kiroletako Zuzenbidean Masterra (UNIZAR), aholkularia kirol-zuzenbidean eta turismo aktiboan.
Mahaia (I): Alex Ule, Aktibako ordezkaria; Joseba Carreras, Arabako Foru Aldundiaren Espazio Naturalen eta Biodibertsitatearen Ataleko arduradun teknikoa; Pedro Areta, aholkularia EKOLUR Ingurumen Aholkularitzan; Zigor Arteaga, biologoa eta aholkulari independentea ingurumenean; Javier Garrido, APAGMko (Aragoiko Mendiko Gidarien Elkargo Profesionala) Zuzendaritza Batzordeko kidea.
Mahaia (II): Victor Ruiz de Erentxun, Aktibako ordezkaria; Carlos Martinez, BilbaoXperience-ko zuzendaria; eta, Iranzu Arginzoniz, Jai Alai Events-eko zuzendaria.

``TURISMO AKTIBOA EKITALDIEN ANTOLAKETAN. MICE`` | BILBO | 2016/11/10

EDUKIAK

Hitzaldia: “Turismo aktiboa enpresa pizgarrietan eta ekitaldi korporatiboetan”
Lan Mahaia (I): “Ekitaldi korporatiboen antolatzaileen beharrak: jarduerak, profesionalak, espazioak, ekipamenduak, baimenak, etab.”
Lan Mahaia (II): “Ekitaldietarako turismo aktiboaren marketina eta merkaturatzea. Merkaturatze-bideak, posizionamendua, sinergiak.”

HIZLARIAK

Manuel Araujo, Exploramás konpainiako zuzendaria, GEKen (Gizarte Erantzukizun Korporatiboa) eta TeamBuilding-en aditua. Marketin eta Merkataritza Zuzendaritzako Masterra – (ESADE Business School). Ekitaldi korporatiboen sektoreko iraunkortasunari buruzko mahaiko eta Costa del Sol-eko Convention Bureau-ren 2015eko Ekintza Planeko kidea.
Mahaia (I): Arantza Madariaga, Basquetour-eko zuzendaria; Eva Rosado, Turismoko diplomatua, TAFAD, Exploramás-eko bazkide sortzailea eta ekoizpen saileko burua; César de la Paz, industria psikologoa, DEA Ikerketa Sozialean, UNEDeko Coaching Psikologian Masterra, Aholkularitza & Training zuzendaria MRC Nazioarteko Prestakuntzan; eta, Begoña Cardona, Orbea-ko ekitaldien arduraduna.

Mahaia (II): Mercedes Rodriguez, Bilbao Turismo & Convention Bureau-ko zuzendaria; Manuel Araujo, Exploramás-eko zuzendaria; Andrés Ginés, ATRAE-ko gerentea, Zientzia Ekonomiko eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, hirugarren sektoreko erakundeetan, nazioarteko lankidetzarako fundazioetan eta gizarte-prestakuntza eta -berrikuntzako aholkularitzan garatu du ibilbide profesionala.

TURISMO AKTIBOARI BURUZKO SENTSIBILIZAZIO JARDUNALDIA BIZKAIAN - EUSKADI | BILBO - URDAIBAI | 2015/11/10

EDUKIAK

1. hitzaldia: “Turismo aktiboa arautzea”
2. hitzaldia: “Turismo aktibo iraunkorra”
3. hitzaldia: “Marketina eta Merkaturatzea. Joera berriak: familia turismoa”

HIZLARIAK

José Maria Nasarre Sarmiento: Zuzenbideko doktorea. Zaragozako Unibertsitateko Gizarte eta Lan Zientzien Fakultateko dekanordea. Zaragozako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea. Mendiko Kirolen Zuzenbideko Masterraren zuzendaria Zaragozako Unibertsitatean. Aragoiko Mendizaleen Federazioaren Administrazio Kontseiluko kidea. Espainiako Mendiko eta Eskaladako Kirol Federazioko Zuzendaritza Batzordeko kidea.
Isabel Junquera i Muriana: REPTE Territorial. Lege eta ingurumen aholkularia, turismo jasangarrian eta ekoturismoan aditua. EUROPARC Federazioaren ikuskaria.
Inés Dewulf: Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko goi-mailako ingeniaria. TDA Aragoiko Kirol Turismoko Enpresen Elkarteko presidentea. UR Rafting SLL-eko gerentea.