Aktibak enpresa-ekitaldiak antolatzeko modu paregabe, erakargarri eta estimulatzaile bat eskaintzen dizu, profesionalek egina eta Aktibaren, EAEko Turismo Aktibo, Nautiko, Abentura eta Ekoturismo Elkartearen, bermearekin.
Gozatu lasaitasunez zure enpresarentzako abantailez :
Enpresen ekitaldietarako, kongresuetarako, pizgarrietarako eta abarretarako eskaintzen ditugun turismo aktiboko jarduerak eta esperientziak parte-hartzaileen profilera eta enpresak bilatzen dituen helburuetara egokituta daude, gure bazkide diren enpresek Aktiba markak dakarren kalitatearekiko, segurtasunarekiko eta iraunkortasunarekiko duten konpromisoa azpimarratuz.
Bete formularioa eta esan iezaguzu zer behar duzun, edo deitu 637 77 00 33 telefonora
Zure turismo aktiboko esperientziaz gain, beste zerbitzu osagarri batzuk behar badituzu, gure enpresek enpresekin lan egiteko esperientzia duten kolaboratzaile fidagarrien sare zabala dute, eta zure eskura jartzen ditugu zure ekitaldia osatzeko.
Errutinatik arazorik gabe irten nahi dutenentzat, taldean egiteko jarduera dibertigarri eta errazak, hala nola hirian zehar bizikletaz ibiltzea, talde erronkak…
Zure taldea inplikatu nahi baduzu, erakutsi iezaiezu ikasteko gauza berriak: tailer parte-hartzaileak, gastronomia saioak, landa-ingurunearen ezagutza, bisita gidatuak, ondarea…
Zure taldeak aisialdiaz gozatzea eta tentsioa askatzea nahi baduzu: mendiko ibilbideak, taldeko jolasak, bizikletaz ibiltzea, abentura parkeak, zaldiz ibiltzea…
Zure taldeak esperientzia hau inoiz ahaz ez dezan nahi baduzu, eraman itzazu globo aerostatiko batean hegan, urpekaritzan, belaontzian…
Galderarik baduzu?
Galdetu Izarri, turismo aktiboan dugun adituari
Ezagutu abentura guztiak eta horiek antolatzen dituzten enpresak, begiratu batean.
Euskadiko Turismo Aktiboko enpresa bat edo profesional bat baduzu, egin bat Aktibarekin.
Esperientziei eta abenturei buruzko argitalpenak. Enpresak, abenturak eta zu guztiaren erdian!
Turismoaren sektorean lan egin nahi duzu? Gure enpresek zu bezalako pertsonak bilatzen dituzte.
Turismo aktiboaren eta elkartearen sektoreko txostenak, irudiak, logoak, bideoak eta bestelako baliabide grafikoak.